PM 1sek kartela 2015 Urolab

Pintxo Ta Mintzo

Zer da?

Lehen sektorearen inguruan hitz egiteko espazioa. Mahai-inguru edota solasaldi gidatu eta parte hartzailea. Janedanean baserriaz eta inguruko gaiez zein erronkez hitz egiteko gune irekia.
Parte hartzen dutenek tokiko produktuez osatutako afariaz disfrutatzeko aukera izango dute, pintxo dastatze formatuan.

Izena eman behar da?

Bai. Ezinbestekoa da izena ematea: urolabtaldea@gmail.com edo 685 789 318an.

Ordaindu behar da?

15€ko salneurria du afariak eta egunean bertan ordaintzen da.

Nork eman dezake izena?

Edonork. Denen iritzi pertsonalek dute lekua Pintxo ta Mintzon. Zu ere garrantzitsua zara!