Herri bazkaria ES Isidro Deuna 2015

Isidro Deunaren jaiak

Aurten gure Elkarteko bi data garrantzitsuen urtemuga dugu: 40 urte, nolabait, auzotarrek elkartea kudeatzen dutela, eta 30 urte elkartearen lehen estatutu eta forma legala egin zela.
Data horiek goraipatu nahi izan ditugu Isidro Deunaren jai erakargarri batzuk eginez. Dena den, ekitaldiak urtean zehar ere egin asmo dugu.
Ekintza guztiak Elkarteak natolatu ditu beste zenbait elkarteren laguntza eta Zestoako Udalaren babesarekin..
Hauxe da asteburuko egitaraua:
Osteguna 14, 19:00
– Itzaldia: “Krisia? Bai zera!” Nekane Jurado ekonomistarekin
Ostirala 15, Isidro Deunaren jaia, 19:00etatik
– Bertako sagardo, txorizo eta gazta dastaketa
Larunbata 16, 40 urte!
-12:30 Meza nagusia Elkartearen alde egin dutenen omenez
-13:00 Ederki Elkartearen Re-inaugurazioa trikitilariekin (40 eta 30 urtemuga)
-14:30 Kantu-bazkari herrikoia* (helduak 20€***, haurrak 7€**)
-19:30 Kantu-poteoa
*Bazkarirako ticketak salgai: estakoan, fruta dendan, Lourdesen eta elkarteko ordenagailuan.
**Haurren menuak eskulan tailerra hartzen du barne helduek bazkaltzen duten bitartean.
***Urdaiazpikoaren zozketarako zenbakia du barne helduen menuak.