GOIENER-LOGO(FINAL)

Hitzaldia: Goiener

Energia merkaturatzaile handiei alternatibak bilatzeko testuinguruan, Ederki Elkartetik, GoiEner S. Coop. energia berriztagarrien merkaturatze eta sorkuntza euskal kooperatiba ezagutzeko hitzaldira gonbidatzen zaiteztugu.

Negozio huts bezala, energia berriztagarriak modu nahasgarrian erabiltzen dituzten korporazio handiak alde batera uztea posible da jadanik. Irabazi asmorik gabeko GoiEner kooperatibak, energia %100 berriztagarria merkaturatzen du. Gaur egun 3.500 bazkide baino gehiago ditu eta bere helburu nagusia, eredu energetikoaren aldaketa bultzatzea da. Honetarako, bere merkaturatzaile jardueraz gain, kontsumo arduratsua bultzatzen du, kontzientziazio eta formakuntzazko hainbat ekimenen bitartez.

Modu honetan, argindarraren faktura sinple baten bidez, bi helburu nagusi lor ditzazkegu: naturarekiko arduratsuak diren energia berriztagarrien sorkuntza bultzatu eta herritarrei burujabetza energetikoa erraztu, gaur egungo sistema elektrikoan dagoen oligopolioa ahulduz.

Guzti hau argindarraren faktura garestiago ordaindu gabe eta bertako ekonomia bultzatuz, kooperatibaren aktibitate ekonomikoarekin lanpostuak sortuz.

Hitzaldiari buruzko informazio gehiago: www.ederki.eus (2015-12-16 18:30)

Kooperatibari buruzko informazioa gehiago: GoiEner

www.goiener.com

goiener@goiener.com

 

Informazio gehiago:

GOIENERCASTELLANO Goiener gonbidapena GOIENER PRENTSA DOSSIERA_201502 (1)Arroa Goiener