Korrika 19 - zozketaren irabazlea

Giro aparta Arroan “Gu Euskahaldunak gara” dokumentalaren emanaldian

Jende ugari gerturatu da Ederki Elkartera Korrikaren baitan antolatutako ekitaldien lehenengoaz gozatzera.”Gu Euskahaldunak gara” dokumentalaren emanaldia izan da, DVD formatuan eta bitartean pintxo goxoak dastatzeko aukera izan da. Urdaiazpiko-gazta kurruskarria, legatz arrauztatua pikillo eta tipula mahonesarekin, baserriko patata tortilla, txaka arautz hodeiekin, barrengorri-sekreto platertxoak, barruki tortillak, iberiko pinportadun arrautzak… Aukera zabala egon da elkarteko barran auzotar guztiek sortutako giro ezin ederragoan Korrikaren historiako kantak entzuten ziren bitartean.
Etxeko helduak zein gazteenak disfrutatu dute, baina oraindik badago egitaraua. Korrika igandean bostal aldera pasatuko da Arroa Behetik eta ondoren frontoian txokolatada!
Astelehenean berriz, korrika txikiak hartuko du auzoa.
Zozketaren irabazlea
Elkartean bertan eta ekitaldien baitan egindako urdaiazpikoaren zozketak ba du irabazlea: Venancio Martinez bizilagunak eraman du urdaiazpikoa etxera. Zenbaki bakarra jokatu zuen Martinezek eta bertan eraman du saria.79699 zenbakia saritu dute ONCEn eta gurean azkeneko bi zenbakiak 99.
Igandeko txokolatadan izango da aukera beste sari eder bat eramateko etxera: ardo sorta polita.
Bazkide berriak
Ederki Elkarteak, bide batez, gogorarazi nahi du elkartean badirela bazkide berrientzako plaza libreak. Interesdunak elkarteko zuzendaritzarekin jarri behar dute harremanetan.