Reinaguracion 40 urte 2015

Ederki Elkarteak 40 urte: Mila esker guztioi!

Asteburuan izandako ekitaldi guztietan lagundu eta parte hartu duzuen guztioi, mila esker!

Ea orain 40 urte ereindako hazia eta orain zuhaitz dena egunero ureztatzen jarraitzen dugun.

Ederki Elkarteak 40 urte

Elkartean historia

hasi zen portlanarekin

baserritako egurrak

ta auzo beso lanakin

lehenik taberna gisa

eleizaren baimenakin

gerora auzoko etxe

auzo erabilerakin

orain elkarte bezela

xuxen bere legeekin

kide denok kudeatuz

borondate onakin

errezeta goxoenak

prestatuz mimoarekin

mahai bueltan dastatzeko

famili ta lagunekin.

(Doinua: Habanera)

Igor Olabide

 

Arroa Behea 2015