Car5menes018

Karmen jaiak 2018: txandak

Kaixo lagun,

 

Urtero moduan, aurten ere egitarau zabala antolatu dute Arroa Beheko Festa batzordekoek Karmen jaietarako. Datak dagoeneko gerturatzen ari dira, horregatik, zuzendaritza batzordetik egun horietarako turnoen banaketa egin dugu.

Turnoen banaketa aurreko urteei begira eta ahalik eta arazo gutxien sortu nahian antolatu dira. Dena den, hemen bidaltzen dizugun dokumentua ez da inondik inora definitiboa.

Eskertuko genizuke zure turnoan begiratu, aztertu eta arazorik bazenu jakinaraziko             bazenigu aldaketak egin ahal izateko.

Gogoan izan aldaketa eskaerak uztailaren 1a baino lehen egin behar dituzula, eta modurik errazena e-posta bidez dela (info@ederki.eus). Dena den, noski, hori ez da bide bakarra. Elkarteko buzoiaren bidez ere egin ditzazkezu aldaketa proposamenak. Beti ere data errespetatuz.

Gogoan izan, aldaketa egitea eskatzen baduzu, beste turnoren bat proposatu behar duzula (beste bazkide batekin hitz eginda). Gu ahaleginduko gara ahal dela guztien gustura aldaketak egiten.

Aldaketak eskatu dituztenei bakarrik jakinaraziko zaizkie erabakiak, ez guztiei.

Adeitasunez, besarkada bat.

Ederki elkarteko zuzendaritza batzordea

* Eskertuko genuke zure e-posta jakinaraziko bazenigu, jakinarazpenak azkarrago egiteko.

 

Hemen turnoen proposamena: Karmenak 2018 – Txandak