.EUS

.EUS

Zergatik .EUS? Zer da .EUS? Nork kudeatzen du? Zer esan nahi du? Nola lortu nire domeinua?…

 

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateaern Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.eus domeinuaren proiektuak 2007an eman zituen lehen urratsak eta 2008an PuntuEus Elkartea eratu zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea egituratzeko helburuarekin.

2008Tik 2012ra zabaltze prozesuan egon da eta guztira 58 elkarte eta erakundek osatzen dute PuntuEus Elkartea. 2012an, PuntuEus Elkarteak PuntuEus Fundazioa sortu zuen eta azken hau izan zen ICANNen aurrean 2012ko maiatzean .eus domeinuaren eskaria aurkeztu zuena. Eskari hori ebaluatu eta 2013ko ekainaren 14an jakin genuen .eus domeinua onartua izan zela. Eta martxan jartzeko beharrezko lanak bukatu ondoren, 2014ko udaberritik ikusgarria da .eus domeinua Interneten.

Fundazioa:

PuntuEus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan da, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu duena.

Hori horrela, PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakunde duena.

PuntuEus Fundazioaren sortzailea PuntuEus Elkartea.