Pelletofen

Berogailu sistema erabakitzeko prozesua

Kaixo bazkide,

 

Aurreko asteartean bilera egin genuen taldeetako ordezkariekin, aurrez deialdia eginda. Bertan adostu genuen moduan, hemen duzue bertan azaldutako informaziotzat.

Joan den asteartean, irailak 5, izan genuen bilera. Bertara Gabriel Centeno, Oscar Ariznabarreta, Juan Carlos de la Rubia, Tomas Uranga eta Anibal Gutierrez azaldu ziren.

Bost proposamen ezberdin atera ziren:

1.- Berogailu elektrikoa (haizea), gutxi gora behera 3500 €-ko aurrekontuarekin.

2.- Gas galdara duen berogailua, hau da, erradiadoreak: 4000 €

3.- Egurrezko berogailua tximiniako zuloan: 3000 €

4.- Pellet berogailua tximiniako zuloan: 5000 €

5.- Egurrezko tximinia (aurrekoa modukoa): 5000 €

 

Bi asteko epea jarri genuen bertan, taldeetako buruak, beraien taldekideekin biltzeko eta beraien iritziak komentatu eta erabakitzeko. Beraz, irailaren 19an, arratsaldeko 20:30tan berriz bilduko gara taldeetako buruekin, beraiek dituzten iritzia jaso ahal izateko (taldeko kide bakoitzaren bozka).

Jarri nahi dugun sistema adostuta aztertuko ditugu ordainketarako bidea: dirua jarri, kaxatik atera, bakoitzak aurreratu

Zuen denon partaidetza espero dugu.

Mila esker aldez aurretik.