Autoak 1923 Zest

Auto klasikoen III. erakusketa

Zestoako Udalak antolatuta, atzo,  auto klasikoen karabana Arroa Behetik pasatu eta Ederki elkartean jan zuten hamaiketakoa.

11ak aldera iritsi ziren autoak  Arroa Behera eta auzotik buelta bat eman ondoren Elkarte inguruan egin zuten geldiunea.

Asteburua pasatu dute auto hauek Azpeitia, Deba eta Zestoa artean dauden kiometroak zeharkatuz. Auto horietako batzuk ehun urtetik gorakoak dira. Tartean, motorren bat ere egon da.