Bilera

2019ko Ohiko Batzar Orokorra

Arroa Behean, 2019ko urtarrilaren 19an
BAZKIDE AGURGARRIA:
Eskutitz honekin dei egiten zaitugu 2019ko urtarrilaren 26an egingo dugun Ohiko Batzar Nagusira. Batzarreko lehenengo deia 15:30etan izango da eta bigarrena, berriz, 16:00etan.
Honako gai hauek aztertuko ditugu bertan:
  • 2018ko Ohiko Batzar Nagusiaren aktaren onarpena
  • Bazkideen altak eta bajak aurkeztu eta onartzea, baita bazkide-jubilatu izateko proposamen bat.
  • Bazkide taldeak berrantolatzeko proposamena
  • Zenbait bazkideek dituzten zorrak
  • 2018ko sarrera eta gastuen balantzea
  • Egindako ekitaldien memoria
  • Mantentze lanak:
    • Egindako inbertsioak
    • 2019rako proposamenak
  • Bazkideen kuoten berrikusketa
  • Galdera-erreguak
Jarraian, Ohizkanpoko Batzar Nagusia ospatuko da Estatutuak gainbegiratu eta Zuzendaritza aldaketa egiteko.

Barne arautegiko 15.artikulua ekartzen dugu gogora:
Isuna jartzea onartuta dago Ohiko zein Ezohiko Batzar Orokorretara ez azaltzeagatik.
Isunaren kopurua 20€koa da. Ez bertaratzeko kausa justifikatuak daudenean bozka
beste kideren baten gain lagatzea derrigorrezkoa da, eta batzarra hasi aurretik
horrela jakinarazi behar zaio idatziz Zuzendaritza Batzordeari. Kasu horretan
bakarrik ez da isuna aplikatutko bertaratu ez den bazkideari.

Adeitasunez,
Pd.: Batzarren aurretik, egun batzuk lehenago, elkartea itixiko da desinfekzio lanetarako.
ZUZENDARITZA BATZORDEA