Bilera

2018ko Ohiko Batzar Orokorra

Gogoratu, 2018/01/27 2018ko Ohiko Batzar Orokorra izango dugula.

Hori dela eta, elkartean lekua hartzeko arazoak izango dira.

Honekin dei egiten zaitugu 2018ko urtarrilaren 27ean egingo
dugun Ohiko Batzar Nagusira. Batzarreko lehenengo deia 15:30etan
izango da eta bigarrena, berriz, 16:00etan. Honako gai hauek
aztertuko ditugu bertan:
 2017ko Ohiko Batzar Nagusiaren aktaren onarpena
 Bazkideen altak eta bajak aurkeztu eta onartzea
 2017ko sarrera eta gastuen balantzea
 Egindako ekitaldien memoria
Mantentze lanak
 Egindako inbertsioak
 2018rako proposamenak
Tximiniaren egokitzea
Bazkideen kuoten berrikustea
 Galdera-erreguak.

Jarraian, Ohizkanpoko Batzar Nagusia ospatuko da Estatutuak
gainbegiratu eta Zuzendaritza aldaketa egiteko.